Gaur ETB1ean, 22:00etan, Eibarko Koro Gaztea beste bi korurekin lehiatuko da `Ahotsak´saioan
2019/09/16
12:20
eta kitto!
Iritsi da eguna! Azkenean gaur gauean ikusi ahal izango dugu Eibarko Koro Gaztea ETB1eko ‘Ahotsak’ programan. Gaueko 22:00etik aurrera, Elena Martinek zuzentzen duen EIbarko abesbatza Ugao eta Oioneko abesbatzekin lehiatu beharko da Elorrion, final handian parte hartzeko.
Julian Iantzik zuzentzen duen "AHOTSAK" programa Euskal Herriko korurik onena bilatzen du. 8 ataletan banatuta dago, eta horietako bakoitzean 3 abesbatzek elkar lehiatzen dute. Julian Iantziarekin batera Hibai Etxebarria musika aditua aritzen da. Koru bakoitzak bi abesti eskaintzen ditu bere etxean, esanguratsua eta estetikoki erakargarria den kokaleku batean. Hirugarren kantua, berriz, hirurek galako eszenatokian eskaintzen dute. Bozketa bidez, abesbatzetako zuzendariek eta Hibaik aukeratzen dute nork merezi dituen puntuak. Guztia hartzen dute kontuan: abestiaren aukeraketa, taularatzea, afinazioa, arriskatu izana, garapena… Saio bakoitzean puntu gehien lortu duen abesbatza izango da garaile, eta zortzi saioetako irabazleak Donostiako finalean elkartuko dira. Bertan jakingo da nor den ‘Ahotsak’ saioko koru garailea.
Lehen saioan, Hernaniko Dakapo abesbatza, Algortako Eskuz Esku abesbatza eta Gorlizko Lirain abesbatza lehiatu ziren Bermeon, eta Hernaniko taldea irten zen garaile. Joan den astean Gasteizko gala eman zuten eta bertan Atarrabia, Trapagaran eta Getariako (Lapurdi) abesbatzek hartu zuten parte. Horien artean Atarrabiakoak irten ziren final handirako aukeratuak.
Julian Iantzik ...eta kitto! paperezko astekarian aurreratu zuenez, "Ezin duzue Eibarko Koro Gaztearen saioa galdu! Eibartarrak ederto aritu ziren. Emanaldi ikaragarri polita eskaini ziguten. Abestu zuten bigarren abestiak oilo-ipurdia jartzen du. Esango nuke programa osoko onenetako izan zela. Ikusiko duzue! Ezin duzue galdu! Elkarrizketa osoa hemen irakurri dezakezue.
Eibarko Koro Gaztea Portaleko erakusketa aretoan bideoklipa grabatzen.
Julian Iantzi eta Hibai Etxebarria.