Gaur hasi dira koloreztatutako argazki zaharrekin Ipurua auzoa apaintzeko lanak
2022/01/19
16:05
eta kitto!
Eibarrek 675 urte bete berri dituela-eta, auzoko argazki zaharrekin apainduko dute Guardia Zibilaren koartela inguratzen duten hormak. Neurri handiko hamar argazki zintzilikatuko dira guztira eta gaur ekin diote lanari. Ego Ibarra batzordetik azaldu dutenez, “nortasun handiko auzoaren argazki zaharrak, gehienak Udal Artxibokoak” izango dira.
Laster ikusteko moduan egongo dira, besteak beste, honako argazkiak: Eibarren, Ipuruako zelaian 1950eko apirilaren 23an jokatu zen lehen errugbi-partida, dorreak jaso aurretik auzoan zegoen pasealeku elurtua, auzoko jendea Lambrettak San Kristobalgo jaietan eskaintzen zituen hamaiketakoan, 60ko hamarkadan koadrillek Sanjuanetan zezen plazan egiten zituzten lehiaketak… Eta, zezen plaza bera erdian dela, eremu zabal bat, goitik hartuta: Txaltxa Zelaiko frontoi zaharra eta Arma Probalekua; Txaltxa baserria; Abelux bizikleta-tailerra; Astelena pilotalekuaren teilatua eta ortuak; Mari Tere Munduate andereñoak zuzentzen zuen Eibarko lehenengo ikastolaren lokalak; Capitol zinema…