Gaur hasiko da 24. Asier Errasti Film Laburren Jaialdia Coliseon
2023/11/06
10:53
eta kitto!
Eta aste guztian jarraituko du, zapatuan egingo den sari banaketa ekitaldiarekin amaitzeko. Gaurtik barixakura arte proiekzioak eskainiko dira, egunero zortzi edo bederatzi laburmetraiz osatutako emanaldietan, eta zapatuan JavierAgirresarobe Saria jasoko du irabazleak. Eguneroko saioak 20:00etan hasiko dira; zapatukoa, bestalde, ordu erdi lehenago abiatuko da, 19:30ean. Plano Cortok antolatzen duen jaialdiko saio guztiak doanekoak izango dira eta, denetara, 43 film labur izango dira eskainiko direnak. Gaurkoan honakoak ikusi ahal izango dira: Toni Bestard-en "Semillas" (4 minutu, 56 segundo), Juan Carlos Mostazaren "Humbug Manor" (16' 54''), Muriel Pernasen "Carraxe (11' 36''), Elena Escuraren "Hábitat" (18' 10''), Maider Oleagaren "Irrits" (15' 14''), Daniel Padróren "Psicario" (14' 48''), Maria Bestar-en "No estás loca" (14' 53'') eta Carlos Aycarten "The Wite Rhino Extinction" (13' 32''). Guztiak dira fikziozkoak, kenduta bigarrena: Mostazaren "Humbug Manor" animaziozkoa da.