Gaur hasiko da 25. Asier Errasti Film Laburren Jaialdia
Gaur hasi eta zapatuan amaituko den Asier Errasti Film Laburren Jaialdiak 25. edizioa biziko du oraingoan. Ohiko bideari jarraituz, Coliseo antzokiak hartuko ditu ekitaldiko saio guztiak, astelehenetik barixakura arteko proiekzio guztiak 20:00etan hasita eta, behin film labur guztiak proiektatu ondoren, sari banaketaren azken ekitaldia zapatuan egingo dute ordu erdi lehenagotik hasita, hau da, 19:30ean hasiko den ekitaldian.
Guztira 60 lan aurkeztuko dira oraingoan, egunero 12 lanen proiekzioarekin. Euren artean ere, fikziozkoak dira nagusi: egunero mota horretako hamar lan eskainiko dira, eta beste bi animaziozkoak izango dira. Gaurko saioan hiru izango dira animaziozko proiekzioak, eta fikziozkoak bederatzi. Planocorto elkarteak antolatzen duen aktibitateak doaneko proiekzioak eskaintzen dizkio jendeari.
Gaur honako filmak proiektatuko dira: Andrea Casaseraren “Sábado” (9’ 30’’), Alex Reyren animaziozko “Periquitos” (6’ 21’’), Eneko Sagardoyren “Betiko gaua” (17’ 40’’), Gerald Filmoren “Regreso al armario” (10’ 59’’), Jose Luis Quirós eta Paco Saezen animaziozko “Estimada Angela” (10’ 57’’), Fernando Gonzalezen “¿Qué estás haciendo con tu vida?” (5’ 49’’), Raul Camposen “El aprendiz” (14’ 59’’), Ekain Irigoienen animaziozko “Europa” (7’ 54’’), Berta Canivell-en “Arena y piedra” (16’ 28’’) eta David Losadaren “Mosquito” (15’ 43’’).