Gaur hasiko da Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketako egitaraua
2019/05/02
10:47
eta kitto!
Gaur hasiko dira XXXV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketaren emanaldiak, Dramagia konpainiaren eskutik eskainiko den “Mister Blancoren Misterioak” antzerki-magia ikuskizunarekin. David Blanco arabarraren ikuskizuna euskeraz izango da eta Urkizuko parkean ipiniko duten karpa batean izango da. Bihar ere ikuskizun bera eskainiko du, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat, baina Ego Gain kalean (Zugastiren eskulturaren aldamenean). Saioak 30 minutuko iraupena izango du, guztira lau emankizun izango dira eta horietako bakoitzean gehienez 40 ikuslerentzat tokia egongo da. Eta gaur ere Eibar BHI-ko ikasleek “Beldurra”, Andrea Covadonga eibartarrak zuzendutako lana aurkeztuko dute. Goizean bi emanaldi egin dituzte, ikasleentzat eta 20:00etan, berriz, hirugarren bat aurkeztuko dute publiko orokorrarentzat (5 euro), Coliseoan.
Martitzenean, berriz, La Enana Naranja taldekoek txotxongiloak protagonista dituen “Kontukantari 2, Mendian ibiltari” antzezlana taularatuko dute Hezkuntza Esparruko aretoan, 15:00etan (sarrera doan izango da). 2014ko abenduan Leioan estreinatu zen “Kontukantari” eta harrezkero herririk herri dabil konpainia, arrakasta handiarekin. Txotxongiloen laguntzarekin, Sandrak eta Botik denok ezagutzen ditugun betiko kantuak eskaintzen dituzte 4 urtetik gorako umeentzat pentsatuta dagoen saioan. Eta eguenean Lleidako La Baldufa konpainiaren eskutik “Nere aita ogro bat da” izenburuko lana hartuko du Hezkuntza Esparruko aretoak. Emanaldia 10 urtetik gorakoentzat pentsatuta dago, 15:00etan hasiko da eta ez da sarrerarik ordaindu behar. Atzo hasi zen XXXV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketak batez ere haurrentzat sortutako hainbat antzezlanekin gozatzeko aukera paregabea eskainiko digu hilaren 16ra arte.