Gaur hasiko da Eibarko Tabernarien Arteko XIII. Pintxo Lehiaketa

Gaur hasiko da Eibarko Tabernarien Arteko XIII. Pintxo Lehiaketa
2016/11/22 13:01
eta kitto!
Gaur, bihar eta etzi Eibarko tabernetako barrak inoiz baino erakargarriago aurkituko  ditugu. Aurten 26 tabernek eman dute izena Arrate Kultur Elkarteak Udala, herriko ostalaritza eta Eibar Merkataritza gune Irekiaren laguntzarekin antolatzen duen Pintxo Lehiaketan. Jarraian dituzue parte hartzen duten tabernen izenak: African Haritza (Burrito Haritza), Agiñaspi (Porru Otarra), Amesti (Ziriako), Arkupe (Crema de Hongos), Astelena (Timbal de Calabacín), Aterpe (Arropa Zaharra ta Txapela), Batzoki (Txotx), Beleko (Beleko Tortilla), Birjiñape (Go-Be), Bossa (Margarita), Boulevard Degustación (Degus), Depor (Agurra), Foxter (Koktel de Hongos), Hirurok (Korurih), Ipur (Sardina Ahumada), Jantaedan (Boilurrezko Arrautza), Kontent (Beti Kontent!!!), Koskor (Mariskada), Kultu (Itsasotik Ortura), Lau Bide (Bide Goxo), Oishi (Red Hot Txerri Pipes), Ongi Etorri (Paquetitos de Calabacín), Paulaner Bierhaus (Sensaciones), Sutondo (Udazken Haizez), Trinkete (Bakailu-Meta) eta Txoko (Bakalao Estilo Txoko). Epaimahaiak hiru egunetan, hasi gaur eta eguenean amaitu, dastatuko ditu prestatutako pintxo horiek irabazlea erabakitzeko lan zail horretan.

 

 

 

dip_pintxolehiaketa_16-2

dip_pintxolehiaketa_16-1