Gaur hasiko dira saltzen "Kuikui", Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunerako sarrerak
2022/10/03
09:14
eta kitto!
Urriaren 29an aurkeztuko dute “Kuikui” ikuskizun berria Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Coliseo antzokian, Eibarko Kulturaren eskutik, eta sarreren salmenta gaur hasiko da, Kutxabank-en eta Coliseoko leihatilan. Bi emankizun egingo dira, 16:30ean eta 19:00ean.
Ikuskizunaren inguruan honakoa azaldu dute pailazoek: “Aurtengoan Euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu pailazook beste behin, Aitorren eta MARIREN hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion. Batzuk kuku, besteek piui, kerrek.... eta beleak KRAAAA!... Guk, ordea, kuikui, Marimototsek erakutsita. Izan ere, amalurra txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko baitigu Pirritxi eta Porrotxi. Ikusiko ditugu plastikoz betetako itsasoak, Txo Mikmak txikiaren, balearen eta urpean hegan dabilen pinguinoaren begietatik. Ikusiko dugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi nahi, baina Txilipitok debekatzen diona, gauez hegan egiten duen Ontzak lagunduta bere helburuan saiatuko dena. Eta ikusiko ditugu Ilargi baserritarra eta Margarita Oiloa, saltoka hegan egiten duena. Honek arrautza berezia errun du koloretakoa. Eta jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona. Eta guk ere, Kuikui txorrotxio egingo diogu munduari, geuretik, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian... Kui Kuikui!”.