Gaur ipini dute martxan Amañako igogailua
2020/01/24
09:48
eta kitto!
Tiburtzio Anitua eta Karlos Elgezua kaleak lotzen dituen igogailua gaur goizean ipini dute martxan. Beharrak iazko apirilean hasi zituzten Obras Especiales Edificacion e Infraestructuras enpresakoek eta aurrekontua 619.845 eurokoa izan da. Igogailuarekin hor inguruan bizi direnen akzesibilitatea hobetu nahi izan du Udalak, “toki horretan desnibel haundia dagoelako. Igogailuak jende askori mesede egingo dio, auzoaren parte hori eta Eibarko erdigunea lotzeko konexio irisgarririk ez delako egon orain arte”.