Gaur itxiko ditu ateak “Eibarko iragana iruditan” erakusketak

Untzaga gizarte zentroan dago ikusgai, eta 19:00etatik 21:00etara zabalduko dute.
Gaur itxiko ditu ateak “Eibarko iragana iruditan” erakusketak
2026/06/05 13:11
Silbia Hernandez Arrazola

Aurreko barixakuan inauguratu zuten Eibarko iragana iruditan erakusketa ikusteko azken eguna da gaur (barixakua, ekainak 5). Untzaga gizarte zentroko Jose Airas aretoan dago ikusgai, eta Debabarreneko Esperientzia Eskolako ikasleen 21. promozioko ikasleek prestatu dute, ikasturte amaierako proiektu gisa. Kurtsoan zehar lanean aritu eta gero, Angel Guenaga artistaren koadroak eta Eibarko antzinako argazkiak bikoteka antolatu dituzte, bisitan doazenek gure herria nola aldatu den ikusi ahal izateko. Oraindik ikusi ez duenak gaur dauka azken aukera, 19:00etatik 21:00etara, ondoren ateak itxiko ditu eta.