Gaur jarriko dira salgai hilaren 23ko "Don Carlo" operarako sarrerak
Austriako Klosterneuburg hiriko abadian grabatutako lana emango dute Coliseo antzokian
2024/11/15
10:18
eta kitto!
Hurrengo asteko zapatuan, hilak 23, Coliseon eskainiko duten Giuseppe Verdiren opera entzutetsu horren proiekziorako sarrerak gaurtik aurrera erosi ahal izango dira. 2023an Austriako Klosterneuburg hiriko abadian grabatutako lanak bi ordu eta 40 minutuko iraupena du. Christoph Campestrini da musika zuzendaria eta Günther Groissböck eszenakoa, eta ekitaldian Beethovenen Filarmonikak eta Operklosterneuburg-eko Abesbatzak hartzen dute parte.