Gaur, ostirala, Torrekuako parkeak hartuko ditu Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak

Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara jolas dibertigarriak eskainiko dira HH3tik LH2ra bitarteko umeentzat eta hauen familentzat, doan eta monitoreek lagunduta.
Gaur, ostirala, Torrekuako parkeak hartuko ditu Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak
2024/04/19 09:58
eta kitto!

Barixakuak Jolasian ekimena Ongietorri zein Gurasoak Berbetan programaren barruan antolatzen du ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Familia giroa euskalduntzea, euskarazko harreman sarea ehuntzea, elkarbizitza sustatzea eta komunitatea trinkotzea dute helburu programa hauek. Horretarako hainbat aukera eskaintzen ditu elkarteak: mintzapraktikako taldeak astean behin, euskarara hurbiltzeko saioak, irteerak, tailerrak... Urte osoan eman daiteke izena webgunean eta doan da.