Indarkeria matxistari feminismoz erantzuteko deiak bete ditu kaleak gaur arratsaldean Eibarren

Euskal Herriko Mugimendu Feministak Azaroaren 25erako aukeratutako leloarekin bat eginez, euripean abiatu da gaur arratsaldean Marasmia eta Matraka Eibarko talde feministek antolatutako manifestazioa, Untzagatik.
2026/11/25 21:25
Silbia Hernandez Arrazola

Ez ginen atzera egiteko jaio, eta ez gara etxean geratuko idatzita zuen pankartaren atzetik zeharkatu dituzte herriko kaleak herritar askok, indarkeria matxista erreproduzitzen dutenen aurka antolatzeko deia eginez. Faxismoari feminismoz erantzungo diotela ere aldarrikatu dute Untzagarako bueltako bidean. Lelo nagusiarekin batera, bigarren pankarta batean Stop indarkeria bikarioa aldarrikatu du Amakin Eibar elkarteak.

Egunerako aldarrikapenak irakurri ondoren, mobilizazioa Untzagako karparen babesean amaitu da, txalo artean eta "Gora, gora, gora borroka feminista!" oihukatuz.