Gaur zabaldu da Zapatuetako Tailerretan izena emateko epea 5-11 urte bitarteko haurrentzat

Gaur zabaldu da Zapatuetako Tailerretan izena emateko epea 5-11 urte bitarteko haurrentzat
2024/01/29 12:56
eta kitto!

Gaur zabaldu da aurrematrikula-epea 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako zapatuetako tailerretan izena emateko. Aurrematrikula online egin behar da Eibarko Udaleko webgunean. Aurtengo neguan egingo diren tailerrak hauexek izango dira: Dass masa, buruhandiak, musika instrumentuak material birziklatuekin egiteko tailerra, Funkour eta globoflexia.

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2018an jaiotakoentzat)
DASS MASA. Tailer hau Portalean egingo da
Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.
Hiru ordutegi ezberdin daude: (Otsailak 17, 24 eta martxoak 2)  11:00etatik 12:30era ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era- Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat.
Aurrematrikula urtarrilaren 29tik otsailaren 12 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-01-en egin beharko da. Enpresa: ASTIXA



Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat
BURUHANDIAK
. Tailer hau PORTALEAn egingo da
Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.
Hiru ordutegi ezberdin daude: (Otsailak 17, 24 eta martxoak 2)  11:00etatik 12:30era ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45er. Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20€ Eibartik kanpokoentzat.
Aurrematrikula urtarrilaren 29tik otsailaren 12 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-01-en egin beharko da. Enpresa: ASTIXA.

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat
MUSIKA INSTRUMENTUAK BIRZIKLAPEN TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da. Bi ordutegi ezberdin daude: (Otsailak 17, 24 eta martxoak 2)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era. Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat- Aurrematrikula urtarrilaren 29tik otsailaren 12 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-01-en egin beharko da. Enpresa: ASTIXA.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat
FUNKOUR
.Funky-a eta Parkour. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da
Bi ordutegi ezberdin daude: (Otsailak 17, 24 eta martxoak 2)  17:00etatik 18:15era; 18:15etik 19:30etara Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat
Aurrematrikula urtarrilaren 29tik otsailaren 12 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-01-en egin beharko da. Enpresa: KALETIK.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat
GLOBOFLEXIA eta PAPIROFLEXIA. Tailer hau JAZINTO OLABEKO ludotekan egingo da
Bi ordutegi ezberdin daude: (Otsailak 17, 24 eta martxoak 2)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era. Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat.
Aurrematrikula urtarrilaren 29tik otsailaren 12 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-01-en egin beharko da. Enpresa: ASTIXA
Informazio gehiago eta zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen