Gaur zabaldu dute Liburu eta Disko Azoka Untzagan
2016/10/14
13:58
eta kitto!
Gaur goizean zabaldu ditu ateak Eibarko Liburu eta Disko Azokak. Urriaren 23ra arte martxan izango den azoka Udalak eta Euskadiko Liburu Ganbarak antolatu dute, elkarlanean. Urteroko moduan, aurten ere literatura eta musika arloan kaleratu diren lanik berrienak erosteko aukera ederra eskainiko dute, gainera %10eko deskontuarekin. Astebarruan 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era zabalduko dute eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.
Aurtengo berrikuntza bertso-paperen erakusketa izango da. Izan ere, antzina bertso-paperak argitaratzeko zegoen ohitura gertutik ezagutu ahal izango dute azokara joateko asmoa daukatenek. Bestalde, asteburuetan Jose Javier Abasolo ("Demasiado ruido"), Miren E. Palacios ("Escalera de Damas") eta Inma Roiz ("Oro verde") idazleak euren lanak sinatzen egongo dira azokan bertan.
Aurtengo parte-hartzaileak honako hauek dira:
Elkar, Erein, Gure liburuak, J.C. Irizar, Txalaparta, Ttarttalo, Eibarko Udala, Xalbador eta Elkar argitaletxeak;
Biok, Arriaga eta Urretxindorra liburudendak.
Herriak, Zabaltzen eta Izakiak banatzaileak.