Gaur zabalduko ditu ateak Eibart Gabonetako Artisau Azokak
2020/12/18
14:07
eta kitto!
Gabonetako Artisau Azokak ateak zabalduko ditu aurten ere. Arazoak arazo, Eibart elkarteak egindako ahaleginek fruitua eman dute eta gaurtik hasita (arratsaldeko 17:00etan zabalduko dute) Errege egunaren bezperara arte iraungo du Untzagan. Abenduaren 18tik urtarrilaren 5era arte goiz eta arratsaldeko ordutegian zabalduko dute Azoka, 11:00etatik 14:30ak arte eta 17:00etatik 20:30era arte, hurrenez hurren. Tarte horretan bakarrik bi egunetan egongo da itxita instalazioa: abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.
Azokan honako hamar postu hauek egongo dira: Otrora Design (larrua eta oihalak), Pottkeramika (zeramikazko lanak), Ziku Bitxiak (zilarrezko bisuteria), Eskulan (beirazko lanparak, ispiluak eta beirazko bisuteria), Nieves Maidagan (larruzko artikuluak eta mache paperezkoak), Hartara (motxilak, poltsak eta nezeserrak), Calmada Shop (emakumearentzako erropa), Juan Pablo Jimenez (makrame-bisuteria), Kilikilima (euritako eta pañuelo pintatuak, pintatutako oihal-bisuteriarekin batera) eta Egoitz Mendi (serigrafia erropetan eta beste hainbat gailuetan -kikarak, esaterako-).