Gaur zabalduko dute Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa kolektiboa
Gaur arratsaldean, 19:00etan inauguratuko dute Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa kolektiboa, Topalekun. Urtero bezala, era guztietako artelanak egongo dira ikusgai. Oraingoan hauek dira parte hartzera animatu diren artistak: Arrate Osoro, Esteban Oroz, Mikel Estandia, Bakarne Elejalde, Maite Arriaga, Mireia Agirrebeña, Fernando Retolaza, Eli Eguren, Jesus Belaustegi, Vicente Iriondo, Paco Perez Güenaga, Bernardino Perez Güenaga, Josevi Alvarez, Fernado G. Rubia, Esther Galarza, Arrate Plazaola, Carmen Mostaza eta Mamen Piriz. Urriaren 12ra arte joan daiteke ikustera.
Kantu-saio irekiak
Bestalde, euskal kantu tradizionalak ikasteko saio irekiak eskainiko dituzte Arrate Kultur Elkartean ikasturte honetan ere, eta aste honetan egin da saioen inguruko xehetasunak lotzeko bilera. Adostu dutenez, kantu saioak hamabostean behin izango dira, astelehenetan, 19:00etan, elkartearen lokaletan, eta lehen saioa datorren astelehenean, irailaren 29a, egingo da. Informazio gehiago nahi izanez gero, 638 284 912 telefono zenbakira deitu.