Gaur zabalduko dute Artisten Elkartearen erakusketa

Apirilaren 28ra arte egongo da zabalik Portalean
Gaur zabalduko dute Artisten Elkartearen erakusketa
2024/04/05 13:17
eta kitto!

Gaur 19:00etan inauguratuko dute Eibarko Artisten Elkartearen urteroko erakusketa, Portalean. Elkarteko bazkideen artelanetan aniztasuna izaten da nagusi, materialei eta gaiei dagokienez. Pinturaz gain, zurean egindako lanak, marrazkiak, eskulturak, zeramikak, grabatuak eta argazkiak ikusi ahalko dira, hilaren 28ra arte. Ohikoa den moduan, aurten ere elkarteko kideren batek egindako artelana erabili dute erakusketa iragartzeko, eta oraingo honetan Abundio Maestroren lana gogoratu nahi izan dute.