Gaur zabalduko dute "Eibar berdezkuratu!" erakusketa Untzagako jubilatu etxean
2022/09/21
13:35
eta kitto!
No al paseo que nos entierra-Ekialdea Bai auzo elkarteak “Eibar berdezkuratu!” izeneko erakusketa prestatu du, Estaziño-Azitain bitartean trenbidearen gainetik egin nahi den pasealekuaren proiektuarentzat beraien alternatiba zein den jendeari azaltzeko. Gaur arratsaldean zabalduko dute erakusketa, Untzagako jubilatu etxean, eta domekara arte egongo da ikusteko moduan, astegunetan 19:00etatik 21:00etara eta asteburuan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Auzo elkartetik adierazi dutenez, “uste dugu Eibarrek hiri paseo eta bidegorri bat behar dituela, Azitain-Elgoibarrekoarekin lotzeko. Ziur gaude alternatiba hori Barrena kaletik pasatzen dela, zalantzarik gabe. Lotura natural posible bat izango litzateke, eta udalak trenbidearen gainean egin nahi duena baino askoz ere egokiagoa. Gure ustez, Barrena kaleko paseo eta bidegorri horrek eragin positiboa izango luke Eibarko Ekialdeko herritar eta denda guztiengan; urte askotako utzikeriaren ondoren hobekuntzak behar baititu. Ez dugu nahi gure etxeetatik irten behar izatea paseoa trenbide gainetik egin dadin, paseoa Barrena kaletik egin daitekeenean”.