Gaur zabalduko dute Manu Sanchezen argazki erakusketa Topalekun

Uztailaren 18ra arte egongo da ikusgai, egunero 19:00etatik 21:00etara.
Gaur zabalduko dute Manu Sanchezen argazki erakusketa Topalekun
2025/07/04 12:23
eta kitto!

Gaurtik hasita eta uztailaren 18ra bitartean, egunero bisitatu ahalko da Manu Sanchezen argazki erakusketa Topalekun, 19:00etatik 21:00etara. Bere bi zaletasunik handienak, argazkilaritza eta hegan egitea, batu zituen argazkilari zaletu honek 2024ko apirilaren 11n, Bilbon gabarra atera zuten egunean. Milaka irudi hartu zituen, 8.000 inguru, eta horietako batzuk ipini ditu ikusgai gaur zabalduko duen erakusketan. Argazki zaletuaren berbetan, “Irudiek gabarra itsadarrean zehar mugitzen erakusteaz gain, egungo Bilbo handia airetik ikusarazten dute, eta egun horretan une hori galdu nahi ez zuten zaleak mobilizatu zituen. 40 urteko erresaka zegoen, gabarra paseatzera atera gabe. Egun horretako 24 argazki aukeratu ditut erakusketa honetarako, eta ikustera etorriko diren pertsonen gustukoa izatea espero dut”.