Gaur zazpietatik aurrera Matsaria kalean trafikoa eten behar izatea gertatu daiteke
Gauean muntatuko duten pasarela deskargatzen hasiko dira ordu horretan.
2025/10/20
13:36
eta kitto!
Gaur (astelehena, urriak 20), 19:00etatik aurrera eta gau osoan zehar, tren geltokiaren aldamenean pasarela bat jartzeko lanean arituko dira. Hori dela eta, baliteke Matsaria kalean trafikoa eten behar izatea, pasarela deskargatzen duten bitartean, 19:00etatik aurrera.
Aurreikusita dago pasarela muntatzeko lanak 23:00etan hastea eta hiruzpalau ordu bitarteko iraupena izatea. Aldez aurretik lanek eragindo dituzten eragozpenengatik barkamena eskatu dute arduradunek.