Gaurko bertso jaialdirako sarrerak Coliseoko leihatilan salduko dira, 17:30etik aurrera
2021/11/25
10:18
eta kitto!
Gaur arratsaldean egingo da ...eta kitto! Euskara Elkarteak San Andres jaien bueltan urtero antolatzen duen Bertso Jaialdia, eta bertan abestuko dituzte aurtengo San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleek saritutako bertsoak.
Jaialdia Coliseoan izango da aurten ere, 18:30etik aurrera. Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen esanetara jardungo dute Nerea Elustondo, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Agin Laburu bertsolariek. Sarrerak gaur salduko dira, Coliseo antzokiko leihatilan, saioa hasi baino ordubete lehenagotik, 17:30etik aurrera (6 euro).
Helduen mailan, lehen saria Urko Egana azpeitiarrak eskuratu du (300 euro eta txapela) eta bigarrena Iñigo Legorburu hernaniarrak (250 euro eta plaka). 16 urtetik beherakoen artean, lehen saria Martin Santa Marinak eraman du (txapela eta liburu bat) eta bigarrena Mara Olañetak (plaka eta liburu bat). Juan Antonio Mogel Ikastolako ikasleak dira biak.