Herriko merkatariak kalera irten dira gaur, barixakua
Euren produktuak atera dituzte kalera, mahaiak, esekitokiak, erakusmahaiak edo beste euskarri batzuk erabilita ingurune dinamiko eta erakargarri bat sortzeko asmoz.
2025/05/16
12:05
eta kitto!
Braderie azokaren bigarren edizioa antolatu dute gaurko herriko merkatariek. Egunean zehar euren produktuak aterako dituzte kalera, mahaiak, esekitokiak, erakusmahaiak edo beste euskarri batzuk erabilita ingurune dinamiko eta erakargarri bat sortzeko asmoz. Erosketak egiteaz gain, musika, gastronomia eta familia guztiarentzako jarduerak egongo dira.
Herriko merkataritza suspertzeko heburuarekin Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak antolatu du ekimena, Eibarko Udalarekin, Merkatarien Elkartearekin eta Ostalarien Elkartearekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzaren finantzazioarekin,"esperientzia berezi bat eskainiz",