Gaurko merkadilloa Eibarko Txikiton ipini dute

Gaurko merkadilloa Eibarko Txikiton ipini dute
2013/04/30 00:00
eta kitto!

Aurreko astearen hasieran bestela iragarri bazuten ere, jendea ez nahastearren eta atzo (eguaztena) jai eguna izan zenez, aste honetan merkadilloa betiko tokian, hau da, Eibarko Txikiton ipini dute gaur. Beraz, toki aldaketa datorren astean egingo dute eta maiatzaren 8an hasita Errebalen (aparkalekuan) ipiniko da asteroko azoka, orain arteko moduan eguaztenetan.