Gaurtik aurrera eska daitezke Errigoraren kanpainako kontserbak eta olioa
2021/03/05
13:10
eta kitto!
Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina martxan dago eta, gaurtik hasita martxoaren 24ra bitartean, Agerreko (Nafarroa hegoalde eta erdialdeko) oliba- olio birjina estra eta kontserba, arroz eta pasta-sortak eskatu ahal izango dira, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez egin daitezke eta eskaerak Internet bitartez egiteko aukerarik ez dutenek, berriz, telefonoz eskatzeko aukera ere badute (+34 848 87 12 23).
Erosleek apirilaren bigarren hamabostaldian jasoko dituzte produktuak. Eibartarrek herrian bertan izango dute jasotzera joateko aukera. Oraingo honetan Armeria Eskolako frontoian izango da banaketa, apirilaren 20an (martitzena) eta 21ean (eguaztena), 17:00etatik 20:30era. Kontserbak eta olioa, gauza biak batera banatuko dituzte bi egun horietan. Bestalde, ordainketa online eginez gero, bi zatitan ordaintzeko aukera ematen dute. Bestela dena batera ordainduko da, jasotzerakoan.