Gaurtik larunbatera itxita egongo da Toribio Etxebarria kalea
2022/02/15
16:20
eta kitto!
Otsailaren 16, 17 eta 18an Toribio Etxebarria kalean egingo den neguko merkealdien azoka dela eta, kalea itxita egongo da ibilgailuentzat otsailaren 15etik 19ra, hau da, asteartetik larunbatera.
Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eskutik eta Udalaren laguntzarekin. asteazkenetik ostiralera egongo da martxan azoka, eta guztira 27 establezimenduk hartuko dute parte: 13 dendek kalean, Toribio Etxebarrian ipiniko dituzten karpetan eskainiko dituzte beherapen bereziak eta gainontzekoek, berriz, dendan bertan. Hiru egunetan 10:00etatik 20:00etara zabalduko dute azoka.
Kalean parte hartzen hauek egongo dira: Adarabar, Burbujas y Más, Eskulan, Farmalur, Gigil Design, Guby Chicos, Helmet House, Ikusimakusi, Kopiña, No Comment, Nona, Txukuna, B-Lokal eta …eta kitto! Euskara Elkartea (bi hauek stand berean egongo dira). Dendan bertan eskaintzak egingo dituztenak, berriz, Askasibar, Cedry, Doroti, Federópticos Igmar, Gratzina, Los Chicos, Marais, Oskarbi, Tribeka, Twins, Vieco, Comercial Zabala, Lahidalga eta Bambi dira.
…eta kitto! Euskara Elkarteak Euskeraz Primeran! kanpainarekin hartuko du parte. Erosketak egiterakoan euskera erabiltzera animatzeko, hizki-zopak osatzera gonbidatuko dute jendea eta, trukean, poltsa bat oparituko diete. Euskara Elkartearen mahaia 10:30etik 12:30era zabalduko dute eguazten eta barixakuan eta, eguenean 17:00etatik 19:00etara. Parte hartzen duten guztien artean EMGIk emango duen 100 euroko erosketa-txartela zozketatuko dute.