GAUTENA
2023/03/26
10:03
eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
GAUTENA, Gipuzkoako Autismo Elkartea, irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN edo TEA) edota desgaitasun intelektuala eta garapendesgaitasuna duten pertsonei zerbitzu egokiak eskaintzea du helburu; horretaz gain, autismoak sorrarazten dituen arazoei buruz gizartea informatzeaz eta sentsibilizatzeaz ere arduratzen da. Horretarako zerbitzu desberdinak garatzen ditu: DIAGNOSTIKO eta TRATAMENDU zerbitzua Eibarren eskaintzen da eta bertan TEA duten pertsonen diagnostikoa eta ondorengo interbentzioa egiten da. HEZKUNTZA Zerbitzuak gela egonkorrak kudeatzen ditu eta Eibarren ere eskaintzen da. Helduentzako zerbitzuak, EGUNEKO ARRETA eta ETXEBIZITZA, Donostialdean eskaintzen dira, batez ere. Eta azkenik FAMILIENTZAKO LAGUNTZA ZERBITZUA ETA ELKARTE EKINTZAK daude, eta hauek ere Eibarko lokalean eskaintzen dira.

Ekintza nagusiak
- AISIALDIko PROGRAMA: Urtean zehar eta udan, aisialdiko programa bat eskaintzen da TEA duten neskamutilentzat.
- APIRILAREN 2aren inguruan (Autismoaren Sentsibilizaziorako Nazioarteko Eguna) egiten den sentsibilizazio kanpaina.
Helbidea: Argatxa, 16 Telefonoa: 943 70 21 16 / 943 21 53 44 e-maila: info@gautena.org webgunea: www.gautena.org