Gazan gerraren kontra eta Palestina askatuaren aldeko kontzentrazioa egingo da gaur 18:30ean

Gazan gerraren kontra eta Palestina askatuaren aldeko kontzentrazioa egingo da gaur 18:30ean
2023/12/22 16:00
eta kitto!
Palestinari babesa adierazteko kontzentrazioa dago deituta gaur arratsalderako, 18:30erako, Untzagan. Mobilizazioa Eibar Palestinarekin eta Eibarko Gerrarik Ez taldekoek antolatu dute, eta herritar guztiak deitu nahi dituzte parte hartzera. Elkarretaratzean palestinarren kontrako eraso eta hilketak geratzea eta bakea eskatuko da, eta horrekin batera “estatu okupatzaileak Israel nazioarteko zuzenbidea urratzen duela eta okupatutako Palestinako biztanleriaren aurka Israelek egindako genozidioa” salatu nahi dute.