Gazta-dastaketa saioa antolatu du ...eta kitto!-k otsailerako
2013/01/10
00:00
eta kitto!
Datorren otsailaren 12rako (martitzena) gazta-dastaketa saioa antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak, Illunabarrian programaren barruan, Ramon Lizeaga gaztagilearen eskutik. Antzinako errezetak berreskuratzen aditua den Lizeagak 8 gazta desberdin egiten ditu gaur egun antzinako errezetak erabiliz. Eibarrera 20 bat gazta ekarriko ditu dastatzeko. Izen-ematea urtarrilaren 22an zabalduko da eta otsailaren 5ean itxi. …eta kitto!-ko bazkideek 5 euro ordainduko dute eta bazkide ez direnek 6 euro. Izena emateko …eta kitto!-tik pasatu (Urkizu 11, solairuartea) edo bertara deitu (943200918). Dastaketa arratsaldeko 19.00etatik aurrera izango da …eta kitto!-n bertan.