Gazteak protagonista izango dira zapatuko euskarazko “Bihar arte soilik” antzezlanean
Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta aktoreak egongo dira eszenatoki gainean
2024/03/08
09:19
eta kitto!
Bikaiko Erre Produkzioan antzeztuko du bihar Coliseon, 19:00etan hasita, Antzerki Jardunaldietako “Bihar arte soilik” lana. David Caiñak sortutakoak Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta izango ditu laukote protagonisten paperetan.
Lana harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da. Ikusegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eragin nahi du harremanak ulertzeko moduan gertatzen diren aldaketei buruz, oro har, eta horrek gazte talde batean izan dezakeen eraginari buruz bereziki.