Gazteentzako bi pelikula botako dituzte Coliseon asteburu honetan
Asteburu honetako Coliseoko zine-karteldegian ume eta gazteentzako bi film izango dira ikusgai, familian ikusteko aproposak. Antzokian Santiago Seguraren “Padre no hay más que uno 5. Nido repleto” eskainiko dute eta 2 Aretoan Dean DeBloisen “Cómo entrenar a tu dragón”; hori bai, saioak beste pelikuletako berberak izango dira, egunero hiru emanaldiekin. Asteburu honetan, dena dela, ohikoarekin parekatuz film bat gutxiago izango da ikusgai: lau izan beharrean, hiru proiektatuko baitira. Hirugarren pelikula hori Arnaud Lemorten “Algo le pasa a mi yerno” izango da eta 1 Aretoan joango da.
Oraingo pelikula guztiak ordu berean emango dira: zapatuan, 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan, 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean, Ikuslearen egunean, 19:30ean.