Gaztetxearen 13. urteurrena ospatuko dute bihar

Egun osoko egitaraua prestatu dute ekintza ezberdinekin
Gaztetxearen 13. urteurrena ospatuko dute bihar
2024/09/20 10:27
eta kitto!

Eibarko Gaztetxeak 13 urte bete ditu aurten eta eguna ospatzeko jaialdia egingo dute bihar Gaztetxean bertan. Horretarako, hainbat ekintza prestatu dituzte, goizetik gauera.

Egun osoko egitarauan parte-hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira (8 euro langabetuentzat), bazkaria (gluten bariko eta begetariano menua ere egongo da)

 eta kontzertuak barne. Bestela, kontzertuak bakarrik ikusi nahi izanez gero, 3 euro ordaindu beharko dira. Tiketak Guridi tabernan daude salgai.

 

EGITARAUA

10:00 – Kafea Fausto tabernan

10:30 – Mendi buelta Gaztetxetik (Salbador – Topinburu)

14:30 – Bazkaria Gaztetxean

16:00 – Kontzertu akustikoa: XABIER BADIOLA

16:30 – Jolasak

19:30 – Mojitada

22:30 – Kontzertuak: SEÑORES TENSOS, PIKUTARA, MONK, ERRETEN