Gel hidroalkoholikoa banatzeko 41 gailu ipiniko dituzte jolas-parkeetan
2020/12/30
12:29
eta kitto!
Udalak jakinarazi duenez, Udal Brigadako langileak gel hidroalkoholikoa banatzeko gailuak jartzen ari dira egunotan Eibarko haur-jolas parkeetan. Guztira 41 gailu jarriko dira, bana jolas toki bakoitzean, eta horretarako inbertsioa 8.900 eurokoa izango da. Azaldu dutenez, “era horretan, toki horiek seguruagoak izango dira, higienea zainduko da eta neska-mutikoek COVID-19aren birusa izan dezaketen azalerak ukitzea saihestuko da”. Horrekin batera, banagailu horien erabilerak kalterik eragin ez dezan, Udalak herritarrei eskatu nahi die arduraz erabiltzeko eta umeek heldu baten laguntzarekin erabil ditzatela, “likidoak larruazaleko arazoak sor ditzakeelako modu desegokian erabiliz gero”.