Geltoki Market bigarren eskuko azoka zapatuan

Geltoki Market bigarren eskuko azoka zapatuan
2013/10/18 00:00
eta kitto!

Bihar zapatua (hilak 19) Geltoki Market bigarren eskuko azoka ipiniko dute Estaziño kalean Zona 10 elkartekoek. 10.30etatik aurrera eta 15.30ak arte bertako postuetan salgai ipiniko dituztenak erosteko aukera edukiko du jendeak eta, betiko lez, azoka martxan dagoen bitartean jarduera osagarriak egingo dituzte Estaziño kalean eta inguruan. Besteak beste, Bittor Sarasketa kalean dagoen Itzamna akademian kalabaza tailerra egingo dute, laster izango den Halloween jaiaren harira. Tailerra 11.30etatik 13.00ak bitartean egongo da martxan (15 euro, kalabaza barne).