Gemma abesbatzaren kontzertua gaur Coliseoan
2014/10/27
00:00
eta kitto!
Gaur (astelehena, hilak 27) 20.30etan Gemma ganbera abesbatzak Coliseoan eskainiko duen emanaldiarekin hasiko da Eibarko XXII. Musikaldia. Márton Tóth zuzendari artistikoa duen abesbatza hamalau abeslarik osatzen dute gaur egun eta oso errepertorio zabala dauka. Gaur Eibarren kontzertua emango duen taldea 46. Tolosako Abesbatza Lehiaketan izango da, bihar ere Coliseoan kantatuko duen SYC Singapurreko abesbatzarekin eta beste batzurekin lehian. Sarrerak 5 euro balio du eta aldez aurretik zein Coliseoko leihatilan bertan erosteko aukera dago.