'Generacional', Agustín Jiménezen umorezko bakarrizketa KOMEDIA Fest jaialdian

'Generacional', Agustín Jiménezen umorezko bakarrizketa KOMEDIA Fest jaialdian
2025/10/02 11:37
eta kitto!

2025eko KOMEDIA Fest jaialdiaren programazioaren barruan, Agustín Jiménez komiko ezaguna izango da protagonista UNI Eibar-Ermua antzokian bere azken bakarrizketarekin: 'Generacional'.

Stand-up umorearen erreferente handienetakoa denak, mikrofono bakarrarekin eta ordubete baino gehiagoz, publikoari algara etengabea eragitea lortzen du. Jiménezek gai eta estilo askotarikoak uztartzen ditu bere saioan: modak, bizipen pertsonalak, pop kultura, parodiak, animalien imitazioak, historia, zientzia... 

Generacional proposamen berezia da, belaunaldi guztientzat egindako komediaren harribitxi gisa aurkezten dena. Umorea, freskotasuna eta publikoarekin konplizitatea uztartzen dituen saioa izango da, KOMEDIA Fest 2025aren barruan ezinbesteko hitzordu gisa kokatzen dena.