Gerardo Rifon organojoleak kontzertua emango du bihar San Andres elizan
2017/11/07
19:01
eta kitto!
Eguaztenean, 20:00etan, kontzertua emango du Gerardo Rifón, Donostiako Orfeoiarekin batera diharduen organojoleak San Andres elizan. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako kontzertua izango da, Eibarko udalaren eta San Andres parrokiaren laguntzarekin antolatutakoa. Musikariak eskainiko duen programa "kalitatezkoa eta entretenigarria, publiko guztietarako modukoa" izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Donostian 1962. urtean jaioa, Mariaren Bihotza ikastetxean hasi zen musika ikasten eta bertako eskolanian hartu zuen parte, Aita Sierra organista eta musikariarekin. Donostiako kontserbatorioan jarraitu zituen musika ikasketak, Baionakoan amaitzeko. 1980. urteaz geroztik Donostiako San Ignacio elizan dagoen E. F. Walcker organo historikoaren titularra da.