Germinatuak prestatzen ikasteko tailerra antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak abenduaren 1erako
2020/11/20
10:08
eta kitto!
Germinatuak nola prestatzen diren ikasi nahu dutenentzat sukaldaritza tailerra antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak, Illunabarrian egitasmoaren barruan. Abenduaren 1ean izango da, 18:00etan, Arrate Kultur Elkarteko gela nagusian. Kimuak etxean erraz modu desberdinetan nola prestatu eta sukaldean nola erabili ikasteko aukera egongo da, besteak beste. Izen-ematea gaur hasi eta hilaren 30era arte (edo toki guztiak bete arte) egongo da zabalik, ...eta kitto! Euskara Elkartean (943200918 telefono zenbakian) eta 3 euro balio du.