Gerra Fronteko bisita gidatuen eskaintza maiatzaren 10ean hasiko da

Hilabetean behin egingo dira bisitak abendura arte
Gerra Fronteko bisita gidatuen eskaintza maiatzaren 10ean hasiko da
2025/05/06 12:28
eta kitto!

Gerra Zibileko gerra-frontearen ibilbide historikoa egiteko aukera egongo da hilaren 10etik aurrera. Horrela, abendura arte, hilabetean behin bisita gidatuak egingo dira, doan.

Maiatzaren 10eko bisita 12:00etatik 14:00etara egingo da, euskaraz, Arrateko Gerra Zibileko Interpretazio Zentrotik abiatuta. Doako jarduera izango den arren, hilaren 7ra arte egongo da izena emateko epea formulario hau betez.

Gainontzeko bisitak egun hauetan egingo dira: ekainak 1 (gazteleraz), uztailak 6 (euskaraz), irailak 14 (gazteleraz), urriak 5 (euskaraz), azaroak 2 (gazteleraz) eta abenduak 14 (euskaraz).

Interpretazio Zentroa domeketan zabalik

Bisita gidatuez gain, Gerra Zibileko Interpretazioa Zentroa bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da hemendik aurrera. Horrela, domekero egongo da zabalik, 11:30etik 13:30era (maiatzaren 11an izan ezik, zentroa maiatzaren 10ean egongo delako zabalik 10:00etatik 12:00etara).