Getaria-Zarautz zeharkaldia Aitzol Arrilagarentzat

Getaria-Zarautz zeharkaldia Aitzol Arrilagarentzat
2013/07/22 00:00
eta kitto!

Aitzol Arrillaga Urbat-Urkotronikeko igerilariak hiru segundo atera zizkion Martin Aizpiri taldekideari probaren amaierako azken esprintean.  Irabazleak kostaldetik urrunduta egin zuen igeri, aurkariek arroketatik gertuago bidea egiten zuten bitartean. Amaieran, baina, norabide zuzenagoa hartu zuen Urbateko igerilariak eta hor hartu zuen aldea. Emakumezkoetan, bestalde, Nekane Tejedor eibartarra laugarrena izan zen. Bi mila igerilari izan ziren irteeran kostaldeko bi herri horien arteko itsasoko 2.850 metroak osatzeko asmoz. Irati Mendiak irabazi zuen emakumezkoetan, baina oraingoan ezin izan zuen errepikatu Bilbon eta Ondarroan eskuratutakoa: hau da, gizonezkoen aurretik amaitzea, azken sailkapenean zortzihgarren amaitu baitzuen, Arrillaga irabazlearengandik 23 segundora.