Gipuzkoako bertso txapelketa hasiko da etzi Beasainen
2015/09/18
00:00
eta kitto!
Hiru hilabeteko bertso lasterketari ekingo diote Beasaingo saioarekin eta urriaren 11 bitartean jokatuko dituzte final-zortzirenak, eta urriaren 24an hasiko dira final-laurdenak; abenduaren 20an, bestalde, izango da finala Donostiako Illunben. Guztira 43 bertsolari elkartuko dira aurtengo Gipuzkoako txapelketan, maiatz-ekainean abiatu zen sailkapen fasea jokatu eta gero. Domeka honetakoaren ondoren, Azpeitian (hilaren 26an) eta Lasarte-Orian (hilaren 27an) jarraituko du txapelketak. Hurrengo asteburuan, urriaren 3an Elgoibarko Herri Antzokian izango da saioa eta 4an Arrasaten, Final-zortzirenetako azkena Andoainen jokatuko dute urriaren 11n.