Gipuzkoako Bertsolari Finalera joateko antolatu duten autobuserako izen-ematea gaur itxiko da

Soraluzeko bertSora bertso eskolak antolatu du autobusa Debabarrenerako
Gipuzkoako Bertsolari Finalera joateko antolatu duten autobuserako izen-ematea gaur itxiko da
2024/12/09 17:28
eta kitto!

Zapatuan, abenduaren 14an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala Donostian, 17:00etan Illunben, eta Debabarrenetik bertara joateko autobusa antolatu du Soraluzeko bertSora bertso eskolak. Autobusa 15:00etan irtengo da (geltokiak eta ordutegi zehatza izen-ematearen arabera zehaztuko dira, eta bihar jakinaraziko dituzte). Gaur da autobuserako izena emateko azken eguna, eta txartelak hamar eurotan daude salgai (langabetuentzako eta 16 urtetik beherakoentzako, 5 eurotan). Horretarako, bertsojolasa@gmail.com helbidera edo 662214026 telefonora idatzi behar da (gogoratu gaur dela azken eguna). Idaztean, komeni da zehaztea: izen-abizenak, telefono zenbakia eta herria.    
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, autobusa atera ahal izateko gutxienez 20 lagunek eman behar dute izena. Hori dela eta, debabarrendar guztiak animatu nahi dituzte izena ematera, elkarrekin joan ahal izateko.