Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak geltokia izango du Eibarren
2019/07/17
09:16
eta kitto!
Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Oñatin eta, handik hiru hilabetera, abenduaren 14an jokatuko da finala Donostiako Illunben. Hamasei saio izango dira tarte horretan: zazpi final-zortziren, bost final-laurden, hiru finalaurreko eta finala. Urriaren 26ko final-laurdenetakoa Eibarren jokatuko da. 48 bertsolarik parte hartuko dute, eta horietako 34 udaberrian jokatu den Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasetik heldu dira; Jokin Bergara eibartarra da euretako bat. Saio guztietarako sarrerak irailaren 2tik aurrera jarriko dituzte salgai, www.bertsosarrerak.eus webgunean.