Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Graduazio Ekitaldia egingo dute barixakuan

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Graduazio Ekitaldia egingo dute barixakuan
2023/09/27 16:01
eta kitto!
Hilaren 29an, 18:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean 2022-2023 ikasturtean graduatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izango da. Horrela, Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko IX. promozioko graduatuei diplomak banatuko zaizkie.

Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jon Iraola Eibarko alkatea, Xabier Ostolaza Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, Ana Aranzabe, Teknikerreko zuzendariorde nagusia, eta Patxi Alkorta Eibarko ataleko koordinatzaileak hartuko dute parte ekitaldian, eta dantza erakustaldiak eta EHUko koroaren emanaldiak emango diote amaiera ekitaldiari.