Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Eibarko Helmet House saritu du 2024ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa gisa
Debabarrena eskualdeko saria Klaus enpresarentzat izan da
2024/05/28
15:04
eta kitto!
Gipuzkoako Ganberak Eibarko Helmet House 2024ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa izendatu zuen aurreko barixakuan ospatutako Gipuzkoako Merkataritza Enpresa Sarien ekitaldian. 30. edizio honetan, beste bi negozio saritu dira: Tolosako Zuzeu eta Bergarako Ekilur Parafarmazia-Belardena.
Horiez gain, Gipuzkoako Ganberak sariak Gipuzkoa osora hurbildu nahi izan ditu aurten ere, eta 10 saltokiei eman die saria, lurraldeko eskualde bakoitzeko bana, herritarren botoaren bidez aukeratuak. Debabarreneko eskualdean saria Eibarko Klaus enpresarentzat izan da. Beraz, zorionak Eibarko bi enpesei.
Ekitaldia Donostian egin zen, Gipuzkoako Merkataritza Ganbararen egoitzan, eta bertan izan ziren Ane Insausti Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua eta Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendaria.
Helmet Housek 2017an ateak ireki zituenetik, ongizatearen ideiatik abiatuta definitzen du bere balio-proposamena, eta, horretarako, askotariko esperientziak eskaintzen ditu. Salmenta-puntu tradizionala esperientzia anitz eta askotarikoak bizi diren gune bihurtu dute. Denda, Osasuna eta Ekitaldiak negozioaren hiru ardatz nagusiak eta horien baitan lantzen ditu tokiko produktu eta artisautzako produktuekiko konpromisoa, bezeroa kolektibo gisa (ez gizabanako gisa bakarrik), eta kalitatezko produktuak eta esperientziak. Horrek guztiak kudeaketa profesionalizatua eta jarduera bizia eskatzen du marketinean, fidelizazioan, erosketetan eta presentzia digitalean. "Bikaintasun operatibo honengatik, Helmet Housek Gipuzkoako Komertzio Ganberaren aitorpena merezi du", adierazi zuten barixakuko ekitaldian.