Gipuzkoako metalgintzaren aldeko manifestazioa eguerdian
2013/06/17
00:00
eta kitto!
Gaur (astelehena, hilak 17) Gipuzkoako metalgintzaren aldeko manifestazioa irtengo da Untzagatik, 12.00etan. Izan ere, metalgintzako hitzarmenaren aldeko borrokak aurrera segitzen du Gipuzkoan eta, horren harira, aste honetan hiru egunetarako (ekainaren 17, 19 eta 21erako) greba deitu dute LABek, CCOOk eta UGTk. Gure probintzian 50.000 behargineri eragiten dion ituna uztailaren 7an berritzeko asmoa dute eta, horregatik, egun horren aurretik metalgintzarako aldarrikapenak kalera atara nahi dituzte, horretarako hainbat mobilizazio eginda.