Giro ederrean ospatu dugu Eguen Zuri

Ikastetxeen desfilean ohi baino partaide gutxiago egon arren, Aratosteetako festak eztanda egin du gaur
2025/02/27 17:36
eta kitto!

Gaurkoa ez da Eguen Zuri arrunta izan, Hezkuntza Publikoko irakasleen greba dela-eta eskola publikoetako ikasleak ez direlako desfilera irten. Aspace, Aldatze eta La Salle Isasikoak bai irten dira kalera eta euren eskutik Aratosteetako jaiak eztanda egin du, gero etorri diren Adolfo Jainagaren trikitixa eskolakoen kalejirari, Liskerren emanaldiari eta tailerrei bide emanez.