Giro eguzkitsua egongo da eta tenperaturek gora egingo dute

Goizean hego-haizea nagusituko da, arratsaldean iparraldekoa
Giro eguzkitsua egongo da eta tenperaturek gora egingo dute
2026/03/12 10:05
eta kitto!

Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin eta goizak aurrera egin ahala gutxitzen joango dira zerua hodei gutxirekin geratu arte.

Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; egunaren lehen zatian hego-osagaia nagusituko da eta arratsaldean ipar-osagaikoa.

Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.

 

Iturria: Euskalmet