Giro eguzkitsua nagusituko da
Tenperaturak nabarmen igoko dira
2026/04/15
09:48
eta kitto!
Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, tarte hodeitsu batzuekin arratsaldetik aurrera.
Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, hego-osagaia nagusi izanik; eguerditik aurrera ipar-ekialdetik finkatuko da, tarte biziekin.
Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira.
Iturria: Euskalmet