Giro ezin hobea barixakuan …eta kitto!-k antolatutako Altxorraren Bila ekimenean

Talde bakoitzean 6-8 haur inguru izan ziren, eta bi edo hiru gurasoren laguntza izan zuten.
Giro ezin hobea barixakuan …eta kitto!-k antolatutako Altxorraren Bila ekimenean
2025/05/12 16:33
eta kitto!

Sei taldek hartu zuten parte barixakuan …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Altxorraren Bila ekintzan. Talde bakoitzean 6-8 haur inguru izan ziren, eta bi edo hiru gurasoren laguntza izan zuten. Errebal Plazan hasita, hainbat pista asmatu eta proba gainditu ostean, Egigurentarren plazan amaitu zuten. Diploma eta domina bana jaso zituzten parte-hartzaile guztiek, eta baita gozokiak ere. Antolatzaileek esan digutenez, "eguraldia ez genuen lagun izan, baina, hala ere, partaideek ekimena oso ondo baloratu zuten. Denek jaso zuten saria ahalegina eta partaidetza saritzeko".

Altxorraren Bila Gurasoak Berbetaneko ikasturte bukaerako ekintzetako bat da, eta urtero egiten da ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Partaidetza oso handia izaten da eta azken edizioetan lekuak berehala bete dira.