Giza-Estatuen erakustaldiarekin hasiko dira bihar 39. Antzerki Jardunaldiak

Giza-Estatuen erakustaldiarekin hasiko dira bihar 39. Antzerki Jardunaldiak
2016/02/11 11:02
eta kitto!
Bihar, ostiralaUntzagan eta Toribio  Etxebarria kalean ikusgai izango dugun Giza-Estatuen erakustaldiarekin hasiko da, azken urteotako ereduari jarraituta, Antzerki  Jardunaldien 39. edizioa. Hamalau urte dira kaleko giza-irudiok bisitatzen gaituztela.  Euren gorputz-espresioak -mimoa, yoga eta beste disziplina batzuk lagun dituela– maisuki jokatzeko aukera eskaintzen die. Baita geldi-geldirik egoteko ere, txanponen txin-txin hotsak berpiztea lortu arte.

Bartzelonatik datozen Giza-Estatuak 17:00etatik aurrera izango dira  gure kaleetan eta euretako batzuk lehenago ere izan dira Eibarren euren pertsonaien dotorezia erakusten. Horretarako keinua erabiliko badute, ez dira Jardunaldietako bakarrak izango modalitate horri eusten: Portugalgo Companhia do Chapito-k horretaz baliatuz eskainiko du “Edipo” lana otsailaren 18an (“Europako prestigiozko edozein jaialdietan derrigorrez egon behar lukeeen funtziotzat” kalifikatu dute adituek) eta klowna-keinua erabiliko du ere Joseph Collard belgiar ospetsuak bere “Zic-Zag” ikuskizuna gure aurrean agertzeko otsailaren 26an.

Astelehenetik  aurrera, bestalde, Coliseoak eta Hezkuntza Esparruak hilabete osoko programazioa hartuko dute.

Lan bakoitzari buruzko informazioa: http://etakitto.eus/agenda

otsaila
12     (barixakua)          17:00     XIV. Giza Irudien Erakustaldia M.P.C.)         T. Etxebarrian eta Untzagan
15     (astelehena)        19:00     La alegría del actor (Verónica Forqué)     Doan     Coliseoan
16     (martitzena)        20:30     Buena Gente (Carlos Lozano/Milonga)     15€     Coliseoan
17     (eguaztena)         20:30     Buena Gente (Carlos Lozano/Milonga)     15€     Coliseoan
18     (eguena)                20:30     Edipo (Companhia Do Chapito)     12€     Hezkuntza Esparruan
19     (barixakua)          20:30     La boda de Betty Blue (GluGlu Prod.)     12€     Coliseoan
20     (zapatua)              20:30     El verdugo (Carro de Thespis)     5€     Hezkuntza Esparruan
22     (astelehena)       20:30     Heroiak (Txalo Prod.)     12€     Coliseoan
23     (martitzena)       20:30     Distancia siete minutos (Titzina Teatro)     12€     Coliseoan
26     (barixakua)         20:30     Zic-Zag (Joseph Collard)     15€     Hezkuntza Esparruan
27     (zapatua)             17:00     Moby Dick (Gorakada)     5€     Coliseoan
28     (domeka)             20:30     ¡Como en casa ni hablar! (Faemino y Cansado)     15€     Hezkuntza Esparruan
29     (astelehena)      20:30     ¡Como en casa ni hablar! (Faemino y Cansado)     15€     Hezkuntza Esparruan
martxoa
1     (martitzena)         20:30     Teresa, miserere gozoso (Teatro Corsario)     12€     Coliseoan
4     (barixakua)           20:30     Arte de las putas (Teatro del Temple)     12€     Coliseoan
5    (zapatua)                20:30     Chihuahua Cabaret (Teatro Mutante)     12€     Hezkuntza Esparruan
6    (domeka)                17:00     Conjuro (Yunke Magia Teatro)     15€     Coliseoan
20:30     Conjuro (Yunke Magia Teatro)     15€     Coliseoan
8     (martitzena)        20:30     Pancreas (Concha Busto/Tartean)    12€     Coliseoan
10     (eguena)             20:30      Pankreas (Tartean Teatroa)     12€     Coliseoan
11     (barixakua)       20:30      Barbecho (Natxo Montero Danza)     12€     Coliseoan
12     (zapatua)           17:00      El niño erizo (La Machina Teatro)    5€     Coliseoan
13     (domeka)           20:30      Objetos perdidoss (Narruzko Zezen)     5€     Hezkuntza Esparruan
16     (eguaztena)      20:30     Etxekoak (Huts/Artedrama)     12€     Coliseoan